menu.png

Bible Search

 (Index)


Found entries

•••► •••►
Book Chapter Verse Text
Matthew 1 16 Eta Iacob-ec engendra ceçan Ioseph Mariaren senharra, ceinaganic iayo içan baita Iesus, cein erraiten baita Christ.
Matthew 1 17 Bada Abrahamganic Dauidgananoco generatione guciac, dirade hamalaur generatione. Eta Dauidganic Babylonerat eraman içan ciraden arteranocoac, hamalaur generatione. Eta Babylonerat eraman içan ciradenetic Christgananocoac, hamalaur generation
Matthew 1 18 Bada Iesus Christen sortzea hunela içan da. Ecen Maria haren ama Iosephequin fedatua cela, hec elkargana gabe, içorra eriden cedin Spiritu sainduaganic.
Matthew 1 19 Orduan bere senhar Iosephec, ceren iusto baitzen eta ezpaitzuen hura diffamatu nahi, secretuqui vtzi nahi vkan çuen.
Matthew 1 20 Baina gauça hauc gogoan cerabiltzala, huná, Iaunaren Aingueruä aguer cequion ametsetaric, cioela, Ioseph Dauid-en semeá, ezaicela beldur eure emazte Mariaren hartzera: ecen hartan concebitu dena, Spiritu sainduaganic duc.
Matthew 1 21 Eta erdiren duc seme batez eta deithuren duc haren icena Iesus. Ecen harc saluaturen dic bere populua hayen bekatuetaric.
Matthew 1 22 Bada haur gucia eguin içan da, Iaunac Prophetáz erran vkan çuena compli ledinçát, cioela,
Matthew 1 23 Huná, virginabat içorra içanen da, eta erdiren da seme batez, eta deithuren duté haren icena Emmanuel, cein erran nahi baita hambat nola, Iaincoa gurequin.
Matthew 1 24 Lotaric iratzarturic bada Iosephec eguin ceçan Aingueruäc manatu ceraucan beçala, eta har ceçan bere emaztea.
Matthew 1 25 Eta etzeçan hura eçagut, bere lehen semeaz erdi cedino: eta deiceçan haren icena Iesus.
Matthew 2 1 Iayo cenean bada Iesus Bethlehem Iudeacoan regue Herodesen demborán, huná, Çuhurrac Orientetic ethor citecen Ierusalemera,
Matthew 2 2 Cioitela, Non da Iuduén regue iayo dena? ecen ikussi dugu haren içarra Orientean, eta ethorri gara hura adora deçagunçat.
Matthew 2 3 Bada regue Herodes ençunic hori trubla cedin, eta Ierusaleme gucia harequin.
Matthew 2 4 Eta bilduric Sacrificadore principal guciac eta populuaren Scribác, informa cedin hetaric non Christ sortzeco cen.
Matthew 2 5 Eta hec erran cieçoten, Bethlehem Iudeacoan, ecen hunela scribatua duc Prophetáz,

Page:   1 2 3 4 5 6 7