menu.png
Lost Password ?

Bible Search

 (Index)


Found entries

•••► •••►
Book Chapter Verse Text
Matthew 5 16 Hala argui begui çuen arguiac guiconén aitzinean, çuen obra onac ikus ditzatençat, eta glorifica deçaten çuen Aita ceruètan dena.
Matthew 5 17 Eztuçuela vste ecen Leguearen edo Prophetén abolitzera ethorri naicela: eznaiz ethorri abolitzera, baina complitzera.
Matthew 5 18 Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno.
Matthew 5 19 Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán.
Matthew 5 20 Ecen erraiten drauçuet, baldin abundosago ezpada çuen iustitiá Scribena eta Phariseuena baino, çuec etzaretela sarthuren ceruètaco resumán.
Matthew 5 21 Ençun vkan duçue nola erraniçan içan çayen lehenagocoey, Eztuc hilen: eta norc-ere hilen baitu, hura iudicioz punitu içateco digne date.
Matthew 5 22 Baina nic erraiten drauçuet, ecen nor-ere asserretzen baitzayo bere anayeri causa gabe, iudicioz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erranen baitrauca bere anayeri, Raká, hura conseilluz punitu içateco digne datela: eta norc-ere erran
Matthew 5 23 Beraz baldin eure oblationea eramaiten baduc aldarera, eta han orhoit bahadi ecen hire anayeac baduela cerbait hire contra,
Matthew 5 24 Vtzi eçac han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen appointadi eure anayerequin, eta orduan ethorriric presenta eçac eure oblationea.
Matthew 5 25 Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin.
Matthew 5 26 Eguiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic, renda diroano azquen pelata.
Matthew 5 27 Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren.
Matthew 5 28 Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean.
Matthew 5 29 Bada baldin eure begui escuinac trebuca eraciten bahau, idoqui eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara.
Matthew 5 30 Eta baldin eure escu escuinac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara.

Page:   3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13