menu.png
Lost Password ?

Bible Search

 (Index)


Found entries

•••► •••►
Book Chapter Verse Text
Matthew 5 31 Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá:
Matthew 5 32 Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.
Matthew 5 33 Berriz ençun vkan duçue, ecen lehenagocoey erran içan çayela, Ezaiz desperiuraturen, baina rendaturen drautzac Iaunari eure iuramendu promettatuac.
Matthew 5 34 Baina nic diotsuet ezteçaçuen iura batre, ez ceruäz, ecen Iaincoaren thronoa da.
Matthew 5 35 Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da.
Matthew 5 36 Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic.
Matthew 5 37 Baina biz çuen hitza bay, bay: ez, ez: eta hauçaz goiticoa, gaichtotic da.
Matthew 5 38 Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic.
Matthew 5 39 Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere.
Matthew 5 40 Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere.
Matthew 5 41 Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga.
Matthew 5 42 Escatzen çayanari emóc: eta hireganic maillebatu nahi duena ezteçála iraitz.
Matthew 5 43 Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari.
Matthew 5 44 Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.
Matthew 5 45 Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera.

Page:   4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14